BADATOR... GAU BELTZA

Bideoa

Euskal Herriko tradizio eta ohituretan oinarritutako festa hori berreskuratzeko asmoa erakutsi dute Bergarako Udalak eta herriko hainbat eragilek. Atzerriko ospakizunetan zentratu beharrean egun horri lotutako ospakizunek tradizio handia dutelako Euskal Herrian. Eredu parte hartzaile baten bidez Gau Beltzaren inguruko ospakizuna indartu nahi da, eta zeharka beste balore eta helburu batzuk ere landu nahi dira.

Horretarako, urriaren 20tik 31ra bitarte hainbat ekimen antolatu ditugu. Jardun euskara elkarteak sustatuta antolaketan parte hartu dute Udalarekin batera eragile hauek: Bedelkar, AIDAU haurren zerbitzua, Bergara Herri Hezitzailea, Txapa irratia, Musika Eskola, San Joxepe Elkartea, Ugutz Tours, gaubeltza.eus eta Ndank Ndank.

EGITARAUA

-Urriak 20, asteazkena.

Arimen kandela: misterio jolasa familian Gau beltzaren jatorria landuko da. LH 3-4-5-6 zuzenduta AIDAU haurren zerbitzuan. (Oxirondo azokako 1.solairuan).

-Urriak 27, asteazkena.

Sukaldaritza familian Adin guztietarako (haurrak heldu batekin) Udazkeneko barazki eta fruituak erabiliz hainbat errezeta prestatuko ditugu. AIDAU haurren zerbitzuan.

-Urriak 22, 29 (ostirala): 17:30 eta Urriak 23, 30 (larunbata): 11:00

Haurrentzako gau beltzean girotutako tailerrak (Kuiak hustekoa, makillajea eta mozorro tailerra…) San Martin plazako arkupeetan.

-Urriak 30, larunbata

18:30. 'Kalabera' abestia Musika Eskolarekin eta ondoren txokolatea San Joxepe elkartekoen eskutik San Martin plazan.

19:30 Gau beltzeko kalejira eta Deabru Beltzak taldearen “Su danborrak”.

-Urriak 31, igandea Bautista Legenardunaren bisita gidatua 21:00 Euskaraz / 23:00 Gaztelaniaz Doan. PLAZAK BETETA BI TALDEETAN!