COVID-19 Udal liburutegian honako neurriak hartu ditugu:

. Mantendu langileen arteko 1,5 metroko distantzia soziala eta saihestu bilera fisikoak.

. Eskuak sarri-sarri garbitu urarekin eta xaboiarekin eta/edo gel hidroalkoholikoekin.

. Gainazalak(mostradoreak, irakurketa-mahaiak, komunak..) sarri garbitu eta desinfektatu.

. Ahal dela ateak irekita mantendu.

. Edukiera murriztu egingo da, distantzia sozialeko neurriak betetzen direla bermatuz.

. Pertsonen zirkulazioaren antolaketa eta espazioen banaketa aldatu egin dira.

. Pertsonen arteko distantzia zaintzen dugu.

. Liburutegiko geletara sartzen diren herritarrek eskuak garbitu behar dituzte gel hidroalkoholikoekin.

. Liburutegian espazio bat prestatu, itzulitako edo manipulatutako dokumentuak gutxienez zazpi egunez uzteko (koarentena gordetzeko).

. Denbora tarte horretan “berrogeialdian “daudela azaltzen dira katalogoan.

. Liburutegi bakoitza arduratuko da mailegatutako liburuen garbitasun neurriak betetzeaz.

. Gelan ikasi eta bakarka kontsultatu ahal izango da. Mahai bakoitzari zenbaki bat egokitzen zaio, pertsonen arteko distantzia gutxienez 1,5 metrokoa izanik. Erabiltzaileak zenbaki bat jasoko du, eta zenbaki hori jartzen duen tokian esertzen da. Horrela, irakurketa – postua uzten duenean, hura garbitu eta desinfektatu egin beharko da.