UDALEKU IREKIAK 2021

Ekainaren 28tik uztailaren 23ra, 10:00etatik 13:00etara.

Udaleku irekiak aukera paregabea dira Bergarako ume guztiak elkartu eta euskaraz, aisialdi hezitzaileaz gozatu dezaten.

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

Partehartzaileak

-2009-2016 urte bitartean jaiotako haurrak.

-Haurrak Bergaran erroldatuta egon beharko du.

Familiek 3 edo 4 asteko udalekuetarako izena eman ahal izango dute.

              3 asteko udalekuak: ekainaren 28tik uztailaren 16ra.

              4 asteko udalekuak: ekainaren 28tik uztailaren 23ra.

Udaleku irekietarako herriko ikastetxeak erabiliko dira, honela antolatuta:

-HH4 eta HH5 (2016 eta 2015ean jaiotakoak) – Aranzadi ikastolan.

-LH1 eta LH2 (2014 eta 2013an jaiotakoak) – Mariaren Lagundia ikastolan.

-LH3, LH4, LH5 eta LH6 (2009 – 2012 bitartean jaiotako haurrak, biak barne) – San Martin Agirre ikastetxean.

-Angiozarren eta Osintxun ere udalekuak eskainiko dira.

Izen-ematea:

Aurretikako izenematea egiteko epea bukatu da.

Eta, orain, maiatzaren 19ra bitartean, behin betiko izen-ematea konfirmatzeko ordainketa egin beharko da.

Ordainketa:

Maiatzaren 19a baino lehen egin beharko da transferentzia bidez honelako kontu batean:

            -Euskadiko Kutxa (laborala): ES54 3035 0009 16 0090900017

            -Kutxabank: ES69 2095 5070 71 1062071534

Transferentzia egiterakoan, kontzeptu moduan haurraren izena, abizenak eta udalekuak jarriko dira.

Adib.: Jon Lopez Agirre - udalekuak

Transferentziaren ziurtagiria emailez bidali udalekuirekiak@gmail.com helbidera, umearen izen abizenak ondo zehaztuta.

 

Kuota:

Aukeratutako aste kopuruaren eta izena eman duen seme-alaba kopuruaren araberakoa:

UDALEKU IREKIAK

3 ASTEKO IRAUPENA

4 ASTEKO IRAUPENA

TARIFA SOZIALA

3 ASTE

TARIFA SOZIALA

4 ASTE

Lehenengo eta bigarren seme-alaba

 

75€ bakoitza

 

100€ bakoitza

 

35€

 

45€

Hirugarren umea eta ondorengoak

dohainik

dohainik

dohainik

dohainik

 

TARIFA SOZIALA

Tarifa soziala aplikatzeko baldintzak:

-Elkarbizitza unitateak Bergaran erroldatuta egon behar du.

-Elkarbizitza unitateak diru kopuru hau baino gutxiago jaso behar du urtean.

 

Bi pertsonako unitate familiarra

 20.105,04 €

Hiru pertsonako unitate familiarra

 23.776,22 €

Lau pertsona edo gehiagoko unitate familiarra

 

 

TARIFA SOZIALA ESKATZEKO maiatzaren 19a baino lehen ondorengo dokumentazioa aurkeztu beharko da udaletxeko erregistro nagusian:

1. NAN agiriaren fotokopia (unitate familiarra osatzen duten kide guztiena).

2. Pertsona Fisikoen Errentaren azken ekitaldiko aitorpenaren fotokopia edo, bestela, egin ez izana justifikatzeko agiria (Ogasunean emango zaio agiri hau).

3. Langabezian daudenek, Gizarte Segurantzako "lan-bizitza" agiria eta prestaziorik ez dutela jasotzen egiaztatzeko Lanbidek emandako agiria.

4. Diru-sarrerak Bermatzeko Errenta (DBE) edo antzeko laguntzarik jasotzen egonez gero, ez da aurkeztu beharko 2. eta 3. puntuetako dokumentazioa; baina aurkeztu egin beharko da DBE jasotzen ari izanaren egiaztagiria (Lanbiden).

Informazio gehiago hemen.

EranskinaTamaina
PDF icon udalekuak_gurasoei_informazioa_eusk.pdf68.08 KB