Mendi edo basoetako lanetan sortutako egurra emateko zozketa. Onartu eta baztertutakoen behin-behineko zerrenda.

Noiz arte erakusgai: 
2022.eko Martxoaren 25a, Ostiralaetan

Bergarako Udalak 2022. eta 2023. urteetan bere mendi edo basoetako lanetan sortu(ko) duen egurra doan emango du. Hori jaso nahi dutenek eskaera egin dute eta martxoaren 18an argitaratu da zozketarako onartutakoen eta ez-onartutakoen behin-behineko zerrenda.
2022ko martxoaren 25eko 10:00ak arte aurkeztu daitezke erreklamazioak. Zozketa martxoaren 28an egingo da.
Une bakoitzean emateko dagoen egur-kantitatearen arabera, loteak egingo dira eta zozketatik ateratako lehentasunaren arabera eskainiko dira.

2022an dirulaguntzak emateko oinarriak

Noiz arte erakusgai: 
2022.eko Apirilaren 27a, Asteazkenaetan

Bergarako Udalbatzak 2022ko otsailaren 28an egindako ohiko Osoko Bilkuran erabaki zuen 2022an dirulaguntzak emateko oinarriei hasierako onarpena ematea eta jendaurrean jartzea interesdun guztiek bidezko dituzten erreklamazio eta iradokizunak aurkezteko Udaleko Idazkaritzako bulegoetan.

Aurretiazko kontsulta: Bergarako Udalak 2022. urterako enpresa edo ekintzaileentzako ezarri dituen dirulaguntza-programen deialdi irekia