Azken hilabeteetan Bergarako udaleko Berdintasun Arloak 2018-2021 urteetan indarrean egon den Emakume eta Gizonen Berdintasunerako II. Planaren ebaluazioa gauzatu du eta une honetan datozen urteetan indarrean egongo den III. Planaren elaborazio prozesuan ari da lanean.

Egunotan, herriko eragileekin batera (kolektiboak eta norbanakoak) berdintasun plan berrian jaso beharreko erronka eta lehentasunak identifikatzen ari gara. 

Guztion partaidetza garrantzitsua denez, bergarar orori prozesu honetan parte hartzeko gonbidapena luzatzen dio Udalak, galdetegi bitartez. Abenduaren 8ra arteko epea webgune honetan dagoen galdetegia betetzeko. 

Herritarren ekarpenak gure herriko udal jardunean duen garrantzia kontuan hartuz, galdetegiari erantzutea aurrez eskertu nahi die Udalak herritarrei.

Arloa: