Kale-garbiketako 5 peoi espezialista kontratatzeko eginiko proba teorikoaren behin behineko emaitzak
Bergarako Udala-k Al, 2016-01-18 12:01-n bidalia
Oxirondo ondoko aparkalekuko TAOan aldaketak egoiliar txartela dutenentzat
komunikazioa-k Al, 2015-03-02 12:35-n bidalia
2015eko martxoaren 17tik aurrera, TAO guneko egoiliar txartelak ez du Oxirondo ondoko aparkalekuan era mugagabean aparkatzeko baimenik emango.
TAOaren udal araudian eginiko aldaketa baten ondorioz, egoiliar txartela duten autoetako jabeek beste edozein herritarrek bezala jokatu behar dute aurrerantzean: aparkalekuan kokatuta dagoen makinak emandako tiketa atera, autoan bistan jarri eta bertan adierazitako aparkatzeko denbora errespetatu.
Udal lan eskaintzak. Kale-garbiketarako peoia eta Zabalotegi aretorako laguntzailea
komunikazioa-k Al, 2015-02-09 11:12-n bidalia
Udala kale-garbiketa zerbitzurako peoi espezialistaren lanpostua eta Zabalotegi aretoko kultur ekintzetarako eta udalak antolatutako beste kultur ekitaldi eta jaialdietarako laguntzailearen lanpostua barne promozioan betetzera doa.
Informazio gehiago nahi izanez gero, ikus ondorengo estekak edo sartu webguneko "udal lan eskaintzak" atalean.
Aldi baterako Gizarte Teknikaria. 4. Hizkuntza Eskakizunari dagokion emaitza
komunikazioa-k Or, 2015-01-30 10:54-n bidalia
Aldi baterako Gizarte Teknikaria. Merituen emaitzak
komunikazioa-k Al, 2015-01-26 12:59-n bidalia
Hemen "Aldi baterako Gizarte Teknikaria. Merituen emaitzak". PDF-an ikus nahi izanez gero, egin click hemen.
Erramu zapatuko txosnak adjudikatzeko deialdia
komunikazioa-k Az, 2015-01-21 14:25-n bidalia
Erramu Zapatuko feria dela eta, 2015eko martxoaren 28an, bi txosna jarriko dira: bat, San Martin edo Munibe plazan eta bestea Seminarioko patioan. Bi txosna horietako bakoitzaren esplotazioa arautuko duten baldintza pleguak urtarrilaren 21ean onartu ditu Bergarako Udalak.
Hori dela eta, idatzi honen bitartez interesa duzuen Bergarako irabazi asmorik gabeko entitate edo elkarteei jakinarazten zaizue eskaerak aurkezteko epea 2015eko otsailaren 20an, 13:00etan bukatuko dela.
Eskaera orriak eta Baldintzen Plegua Idazkaritzan edo hemen bertan atxikituta dituzue eskuragarri.
Obra eta Zerbitzuetako Burua. Ariketa praktikorako deialdia
komunikazioa-k Az, 2015-01-14 11:54-n bidalia
Obra eta Zerbitzuburu plaza betetzeko deialdiaren barruan aurreikusitako ariketa praktikoa honako toki eta egunean egingo da:
- Tokia: Bergarako udal liburutegian. Kultur Etxean.
- Eguna: 2015/01/22.
- Ordua: 08:00etatik aurrera.
Aldi baterako gizarte teknikaria. Lehen ariketarako deialdia
komunikazioa-k Az, 2015-01-14 11:43-n bidalia
Aldi baterako gizarte teknikaria kontratatzeko deialdiaren barruan, jakitera ematen da lehenengo ariketako bi frogak (teorikoa eta praktikoa) egun berean eta jarraian egingo direla. Behean aipatutako toki eta egunean:
- Tokia : Bergarako UNED-en egoitzan. San Martin de Agirre plaza.
- Eguna: 2015/01/22.
- Ordua: 09:00etatik aurrera.
Bergara, 2015eko urtarrilaren 14a.
Obra eta Zerbitzuetako burua. Azaroaren 27an egindako bigarren frogaren puntuazioaren egokitzea
komunikazioa-k Ar, 2014-12-16 16:44-n bidalia
OBRA ETA ZERBITZUEN BURU PLAZA BETETZEKO DEIALDIA
2014ko azaroaren 27an egindako bigarren frogaren behin-behineko emaitzak argitaratu ondoren, azterketaren aurkako erreklamazioak
jaso dira udal honetan.
Erreklamazioak aztertu eta erreklamazio idatzian jasotako hainbat bidezkoak direla eta ontzat eman ditu epaimahaiak eta horren eraginez
behin behineko emaitzak aldatu egiten dira.
2 elektrikari ofizial : Froga praktikoaren bigarren ariketaren emaitzak
komunikazioa-k Or, 2014-12-12 18:42-n bidalia
2 ELEKTRIKARI OFIZIALEN LANPOSTUAK BETETZEKO DEIALDIA
2014ko abenduaren 12an egindako froga praktikoaren bigarren ariketan izangaiek lortutako behin behineko emaitzak honako hauek dira:
|
|