Bergara.net
Hemen zaude:   Sarrera »  Udala »  Deialdiak »  Lan eskaintzak »  Garbitzailea kontratatzeko deialdia »  Garbitzailea kontratatzeko deialdia

Garbitzailea kontratatzeko deialdia

Bergarako Udaleko hainbat eraikinetarako garbitzailea kontratatzeko deialdia arautuko duten oinarriak:

1.- Deialdiaren xedea.

2.- Egitekoak.

3.- Baldintzak.

4.- Instantziak.

5.- Izangaien onarpena.

6.- Epaimahai kalifikatzailea.

7.- Hautaketa prozedura.

8.- Gaitasunaren fasea garatzeko era.

9.- Epaimahaiaren proposamena.

10.- Kontratazioa.

11.- Gorabeherak.

12.- Aurka egitea.



1.- Deialdiaren xedea

Deialdi honen helburua da eraikin garbitzaile bat aldi baterako kontratatzea, lanaldiaren %87,31rako (orain ohiko lanaldia 1.592 ordukoa urtean da eta ondorioz, kontratu honi dagokion lanaldia 1.390 ordu urtean), errelebu kontratuaren bidez. Kontratuaren iraupena eraikin garbitzaile lanpostuaren titularraren behin betiko jubilazioa gertatu artekoa izango da. (gutxi gora behera 2010eko otsailak 10).

Lanpostua sailkapeneko E taldekoa da eta 5. mailari dagokion soldata-maila du, %87,31ko koefizientea aplikatuko zaiolarik.

Halaber 1. Hizkuntza eskakizuna du, ez derrigorrezkoa. Lan egunak eta ordutegia udalak urtean finkatutakoak izango dira, beti ere lanpostuaren izaera eta zerbitzuaren premien araberakoak.

Gora

2.- Egitekoak

Udal euskaltegiko instalazioak garbitu, egunean 3 orduz, San Martin ikastetxean beheko solairu osoa egunean 4 orduz eta Martinez de Iralako jangelako komunak (egunean ordubete).

Gora

3.- Baldintzak

Onartua izateko eta, hala badagokio, neurketan parte hartzeko, ondorengo baldintzak bete behar dituzte hautagaiek:

  • 18 urte beteta izatea.
  • Eskolaratze ziurtagiria edukitzea.
  • Kontratuko den zerbitzuaren berezko eginkizunetan aritzea galaraziko duen taxa fisiko, psikiko edo bestelakorik ez izatea.
  • Ezgaitasun edo bateraezintasun kausatan sarturik ez egotea.
  • Disziplinazko espedientearen bitartez edozein Administrazio Publikoaren zerbitzutik bereizia ez izana, eta eginkizun publikoetan iharduteko ezgaitua ez egotea.
  • Langabezia egoeran egotea edota enplegua gehitzeko eta beronen kalitatea hobetzeko lan merkatuaren erreforma arautzen duen uztailaren 9ko 12/2001 legeak emandako erredakzioaren arabera martxoaren 24ko 1/1995 errege Dekretu Legegilearen 12 artikuluko 6.atalean jasotzen denarekin bat etorriz, epe jakinerako kontratua izatea Bergarako Udalarekin.
  • Europar Batasuneko kide diren estatutuetako baten herritartasuna izatea edo, Europar Batasunak egindako eta Espainiako Estatuak berretsitako Nazioarteko Itunei jarraiki, langileen zirkulazio askea aplikatzen zaion estaturen bateko herritarra izatea.
    Parte hartu ahal izango du, baita ere, Europar Batasuneko kide diren estatuetako herritarren ezkontideak, beti ere zuzenbideko banaketarik gabekoak badira; baita ere bere ondorengoak eta bere ezkontidearenak, baldin eta zuzenbideko banaketarik gabekoak badira, eta ondorengo horiek hogeita bat (21) urte baino gutxiagokoak badira, eta adin horretatik gorakoak, baina bere pentzuan bizi direnak.
    Era berean, parte hartu ahal izango dute Espainiako estatuan bizi eta aurreko paragrafoetan sartu gabe daude atzerritarrek. Hauek aukeratuak izango balira, kontratuaren objektu den jarduera burutzeko administrazioaren baimena dutela frogatu beharko dute, aipatutako kontratua egin baino lehen.

Gora

4.- Instantziak

Hirugarren oinarrian jasotako baldintza guztiak betetzen dituztela adierazi beharko dute lehiaketa-oposizioan parte hartzeko aurkezten den eskabidean. Halaber, curriculum vitae, deialdian parte hartzeko eskatu den titulazioaren fotokopia konpultsatua, nortasun agiriaren fotokopia eta alegaturiko merezimenduen egiaztagiriak erantsiko zaizkio.

Laneko esperientzia egiaztatu beharko da lan egindako enpresek edo administrazioek egindako ziurtagirien bidez, bertan kontratuaren iraupena, dedikazioa eta lanaren eginkizunak zehaztuz. Esparru pribatuko esperientzia egiaztatzeko, gainera, Gizarte Segurantzari kotizatu izanaren ziurtagiriak aurkeztu behar dira.

Eskabidean Bergarako Udalean egindako zerbitzuak eta laneko esperientzia adierazi baditu, ez da agiri bidez egiaztatu beharrik izango, eta izangai bakoitzaren espedientean azaltzen diren datuen arabera baloratuko da.

Instantzia horiek Alkate-Udalburuari zuzenduko zaizkio eta Udaletxeko Erregistro Nagusian aurkeztuko dira, edo Administrazio Publikoen Erregimen Juridikoa eta Prozedura Administratibo Bateratuaren Legeko 38.4 artikuluan xedatutako moduan, deialdi hau Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik kontatzen hasi eta 20 egun naturaleko epean.

Gora

5.- Izangaien onarpena

Instantziak aurkezteko epea amaiturik, Udaleko Lehendakaritzak onartutako eta baztertutako izangaien behin-behineko zerrenda onartuko du eta Udaletxe honetako iragarki taulan argitaratuko da, eskabideak aurkezteko epea amaitu eta bost egunera.

Lehenengo frogaren eguna onartu eta baztertuen behin-behineko zerrendarekin batera argitaratuko da.

Behin behineko zerrenda hori behin betikotzat hartuko da 5 laneguneko epean inolako erreklamaziorik jartzen ez bada. Erreklamazioak baleude, behin betiko zerrenda onartuko duen ebazpen baten bitartez onartuak edo baztertuak izango dira.

Epaimahaiak egokien irizten dion moduan emango du ondorengo ariketen berri. Egitezko akatsak edozein unetan zuzendu ahal izango dira ofizioz edo interesatuaren eskariz.

Gora

6.- Epaimahai kalifikatzailea

Epaimahai kalifikatzailea honela osatuko da:

  • Mahaiburua: Alkatea edo berak delegatzen duen udalkidea.
  • Mahaikideak:
    • Talde politiko bakoitzeko ordezkari bana.
    • Obra eta Zerbitzuburua.
    • Enpresa Batzordeko ordezkari bat.
    • HAEEko ordezkaria euskarako frogarako.
  • Idazkaria: Udalekoa edo berak delegatzen duen funtzionaria.

Aginte deitzaileak edo berak delegatzen duen pertsonak izendatuko ditu epaimahaiko kideak eta haien izendapena Udaletxeko Iragarki taulan argitaratuko da.

Egoki iritzitako probetan Epaimahaiak dagokion gaian adituak diren aholkularien lankidetza eska dezake.

Gora

7.- Hautaketa prozedura

Izangaiak hautatzeko prozedurak hurrengo aldiak izango ditu:

  • Oposizioaldia
  • Lehiaketaldia

Ariketa bakoitzerako deialdi bakarra egingo da. Epaimahaiak ariketak egiteko jarritako egunean, lekuan eta orduan agertzen ez diren izangaiak -baita ezinbesteko arrazoiengatik bada ere- hautaprozesutik kanpo geratuko dira erabat.

Oposizioaldia

Ondoren aipatzen diren ariketez osatuko da:

  • Lehen ariketa: derrigorrezkoa eta baztertzailea, eraikuntzen garbitzaile lanpostuak dituen jardunekin zerikusia duen(ten) froga(k) egingo dute (dituzte) izangaiek. 40 puntura arte baloratuko da, hurrengo frogara pasatzeko 20 puntu lortu beharko dituztelarik.
  • Bigarren ariketa: Derrigorrezkoa eta baztertzailea. Lanpostuaren titulazio mailari dagozkion frogak egitean datza (froga aritmetikoak, logikoak, ...). Gehienez ere 20 punturekin baloratuko da, eta lehiaketaldira pasatzeko gutxienez 10 puntu lortu behar dira.

Lehiaketaldia

Instantziarekin batera aurkeztutako ziurtagiriak horrela baloratuko dira:

  • Lanpostuaren eginkizunekin zerikusia duen esperientzia izatea, gehienez ere 4 punturekin, hileko 0,10 puntu.
  • 1 Hizkuntz eskakizunari dagokion euskara maila dutenei 4 puntu emango zaie. Aipatutako euskara maila dutela egiaztatzeko dagokion azterketa egingo zaie izangaiei. Honako hauek dira azterketa egitetik salbuesten duten agiriak:
    • HAEEk luzatutako ziurtagiriak non adierazten duen 1. hizkuntza eskakizuna edo altuagoa ziurtatuta dutela.
    • EGA eta baliokideak diren egiaztagiri zein diplomak.
    • Hezkuntza-sistemako HE1 eta HE2
    • Hizkuntza Eskola Ofizialeko euskarako 4. maila gainditua.

Aipatutako agirien kopia egiaztatuak aurkeztu beharko dira eskaera orriarekin batera.

Gora

8.- Gaitasunaren fasea garatzeko era

Epaimahaiak, hala erabakiz gero, alda dezake zazpigarren oinarrian adierazitako ariketen hurrenkera, eta egun berean proba biak egitea ere erabaki dezake.

Epaimahaiak ariketak egiteko deialdian jarritako egunean, lekuan eta orduan agertzen ez diren izangaiak, baita ezinbesteko arrazoiengatik bada ere, hautapen prozesutik kanpo geratuko dira erabat.

Gainditu beharreko ariketa bakoitza burutu ondoren, Epaimahaiaren erabakiz, iragarki taulan emango da argitara ariketa gainditu duten izangaien zerrenda.

Gora

9.- Epaimahaiaren proposamena

Izangai bakoitzak bi faseetan lortu dituen puntuak batuta aterako da haren azken kalifikazioa, eta batura horrek erabakiko du izangaien lehentasun hurrenkera.

Puntuetan berdintasuna gertatuz gero, ondoko irizpide hauen arabera ebatziko da, jarrita dauden hurrenkeran:

a) Proba praktikoetan puntu-kopururik handiena ateratzea.

b) Teoria proban puntu-kopururik handiena ateratzea.

c) Epaimahaiak erabakitzen duen irizpidea.

Ariketak balioztatu ondoren, Epaimahaiak iragarki-taulan agerian jarriko ditu neurketa gainditu duten izangaien izenak, lortu dituzten puntuen araberako hurrenkeran antolatuak: puntu gehienekotik gutxienekora.

Epaimahaiaren iritziz deialdira aurkeztutako izangaien artean ez badago lanpostua betetzeko gutxienezko baldintzak betetzen dituenik, deialdia bete gabe aldarrika dezake.

Epaimahaiak ezingo du, inolaz ere, deialdiko lanpostuak baino izangai gehiago proposatu.

Epaimahaiak Bergarako Udaleko organo eskudunari igorriko dio akta, behar den izendapena egin dezan.

Proposatua izan den izangaiak, izendapena argitara ematen denetik hasi eta 20 egun naturaleko epean, lehiaketan parte hartzeko oinarrietan eskatzen diren baldintzak betetzen dituela egiaztatzen duten jatorrizko agiriak aurkeztuko ditu.

Ezarritako epean, eta ezinbesteko arrazoiren batengatik izan ezean, izangaiak agiriak aurkezten ez baditu, edo eskatutako baldintzak betetzen dituela egiaztatzen ez badu, ezingo da kontratatua izan, eta bere jardun guztiak baliorik gabe geratuko dira. Kasu horretan, lehiaketa gainditu eta azken kalifikazioaren hurrenkeran ondoren dagoenaren edo daudenen aldeko proposamena egingo du organo eskudunak.

Gora

10.- Kontratazioa

Organo eskudunak Epaimahaiak proposaturiko izangaiari behin behineko kontratua egingo dio aurreko oinarrian esandako agiriak aurkeztu eta gero. Kontratua egin aurretik enpresa-medikuaren ikuskapena pasatu beharko du, bere osasun egoera ona dela eta lanpostuaren eginkizunak betetzeko gai dela egiaztatzeko.

Frogaldiak hilabeteko iraupena izango du.

Epe hori amaitu aurretik, dagokion arduradunak probaldian diharduen langileari buruzko txostena egingo du, eta erakutsi dituen gaitasun hauek hartuko ditu kontuan txosten horretan: lanerako ahalmena eta errendimendu profesionala, erantzukizunaren eta eraginkortasunaren zentzua, lanerako prestasuna eta ekimena, eta lanarekiko interesa.

Izangaiak frogaldia gainditzen badu, errelebo kontratua egingo zaio. Bestela, eskubide guztiak galdu egingo ditu, organo eskudunaren erabaki bidez.

Gora

11.- Gorabeherak

Epaimahaiak ahalmen osoa izango du sor daitezkeen zalantzak argitzeko eta, oinarri hauetan aurreikusten ez diren gorabeheretan, deialdia ongi bideratzeko behar diren erabakiak hartzeko.

Gora

12.- Aurka egitea

Interesatuek, deialdiaren, bere oinarrien eta deialdiak berak zein Epaimahaiaren jardunak eragin ditzaken ekintza administratiboen aurka jo dezakete, azaroaren 26ko Administrazio Publikoen Araubide Juridikoaren eta Administrazioko Prozedura Erkidearen 30/1992 Legeak xedatutako kasu eta moduetan.

Gora


Icono de conformidad con el Nivel Doble-A, 
	de las Directrices de Accesibilidad para el 
	Contenido Web 1.0 del W3C-WAI