Bergara, historiaz eta etorkizunaz betetako hiria
Bergara garapenean murgilduta dago; obra asko ditugu kaleetan zehar eta baita proiektu ugari ere. Azpiegituretako lanek garrantzi izugarria dute bizitzeko, mugitzeko, hezitzeko, gizarteratzeko...
Eibar-Gasteiz autopistak Bergara zeharkatzen du, tranbia ezartzeko ikerketak egiten ari dira, industrialde berriak egingo dira, ur depuradorak jarriko dira, igerileku eta kirol gune berria eraikitzen ari gara; hobekuntza eta proiektu ugari.
Gizarte gaiek, ingurugiroak, kulturakoak eta turismoak indar handia dute Bergaran. Zerbitzu guzti hoiek gero eta hobeto eskaintzeko, Udala prestatu egin behar da.
Aldizkariaren lehendabiziko zenbaki honen ondoren beste batzuk etorriko dira, Udaleko nondik norakoak zuei islatu ahal izateko.
Victoriano Gallastegi,
Bergaran, 2004ko urrian.
