Albisteak
2010-09-02 / 10:23Iraileko kultur gida ekintzaz beteta dator
Iraileko kultur egitarauan denetik aurkitu dezakegu,erakusketa desberdink, ikastaro, ospakizun eta nola ez San Martin jaien inguruko ekintza desberdinak.
Osorik irakurri 2010-09-02 / 09:59Irabazi asmorik gabeko kultura taldeei diru laguntzak emateko oinarriak argitaratu dira
Bergarako udalerriko irabazi-asmorik gabeko kultura talde eta elkarteei 2010. urtean garatuko dituzten jarduera eta egitarauetarako diru- laguntzak emateko oinarriak argitaratu berri dira.
Interesatuek eskaera egiteko hilabeteko epea izango dute.
Osorik irakurri 2010-09-01 / 10:38Carlos Garcia Anguloren margo erakusketa ikusgai
Carlos Garcia Angulo margolariaren argazki erakusketa ikusgai dago Aroztegi Aretoan irailaren 12ra arte. "Barne erretratua" lana ikusgai egongo da ondorengo ordutegian:
asteartetik ostiralera: 18:00-20:30
larunbatetan:12:00-14:00 eta 18:00-20:30
igandetan: 12:00-14:00
Osorik irakurri 2010-07-29 / 11:25Emakumeen eta gizonen arteko lehenengo berdintasun plana abian da
Bergarako herriaren diagnostiko bat egin ostean, emakume eta gizonen arteko lehen berdintasun plana martxan jarri du Bergarako Udalak. Herriaren diagnostiko bat egin da, eta jarraian lehen plana diseinatu da, 2010-2013 urteen bitartean gorpuztuko dena. Planean Bergarako Udala, Emakunde eta Elhuyar aritu dira lanean.
Osorik irakurri 2010-07-27 / 10:15Igeriketako behin betiko zerrendak argitaratu dira
Agorrosingo kirol zerbitzuak umeentzat antolatutako igeriketa ikastaroetako behin betiko zerrendak argitaratu ditu. Jarraian ikus daitekezke txanda bakoitzeko partaideak zeintzuk izango diren:
Osorik irakurri 2010-07-16 / 10:57Berduren inguruko kontserba ikastaroa antolatu da irailaren 8 eta 9rako
Berduren inguruko kontserba ikastaroa antolatu da irailaren 8 eta 9rako.
Ikastaroaren egitura ondorengoa izango da:
- EGUNA: teoria. IRAILAK 8, ASTEAZKENA, 19:00etan Bergarako kultura etxean.
- EGUNA: praktika berduren inguruan. IRAILAK 9, OSTEGUNA, 19:00etan Bergarako elkarte gastronomiko batean.
- Hizkuntza: euskara eta hala badagokio gazteleraz azalpeneren bat.
- Izen-ematea: Dohainekoa.
- Gehienezko kopurua: 20 lagun
- Izena emateko: abuztuaren 30etik irailaren 6ko 12:00ak arte, Bergarako kultura etxera deituta, 943 77 91 59 telefono zenbakira.
- Bergarakoek lehentasuna izango dute. Iaz ikastaroa egin zutenak kanpoan geldituko dira. Gainontzeko guztiekin zozketa egingo da irailaren 6an.
2010eko bigarren hiruhileko zabor, estolderia eta uraren tasen erreziboak
Bergarako udalerriko zergapekoei jakinarazten dizuegu, 2010eko bigarren hiruhileko zabor, estolderia eta uraren tasen erreziboak ordaintzeko epea, lekuak eta medioak ondokoak direla:
Epea:
- 2010eko uztailaren 2tik 2010eko irailaren 3ra.
Lekuak eta medioak:
- Helbideratutako erreziboak, baimendutako finantza erakundeetan eta zergapekoak agindutako kontu korrontean zordunduko dira 2010eko abuztuaren 6an.
- Helbideratu gabeko erreziboak, ostera, zergapekoak adierazitako zerga-helbideetara bidaliko dira eta ondoko moduetako batean egin ahalko da ordainketa:
- Udaletxeko diru-bilketa zerbitzuan, astelehenetik ostiralera, goizeko 7:30etatik 13:30etara, legezko dirua edo Bergarako Udalaren aldeko txeke izenduna dela medio.
- Baimendutako Finantza Erakundeetako bulegoetan, kutxazainetan edo Internet bidez, www.bergara.net tarteko delarik. Udaletxetik bidalitako barra-kodedun erreziboa eduki behar da ordainketa modu horretan egiteko.
Borondatezko diru-sarrera egiteko epea amaitu ondoren premiamenduzko prozedurari ekingo zaio ordaindu gabeko erreziboekin, eta errekarguak, berandutza interesak eta, hala balegokio kostuak gehituko zaizkio hasierako zenbatekoari.
Osorik irakurri 2010-06-08 / 10:04KZ gunea Kultur Etxean egongo da obrak dirauten bitartean
Irizargo obrak dirauten bitartean, KZ gunea Kultur Etxeko lehenagoko erakusketa aretoan egongo da. Astelehenetik ostiralera zabalik egongo da, 9:00etatik 13:00etara eta 16:00etatik 20:00etara bitartean. Informazio gehiagorako edo hauekin kontaktuan jarri nahi izanez gero deitu, 943 76 35 10 zenbakira.
Osorik irakurri